XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
15. eta 16. Helburuak- Sekzio ezberdinetako zenbait objektuk masa bigunengan sortutako akzioa behatzeko zenbait praktika egin.
- Tresna ebakitzaileak eta sastatzaileak erabili, kontaktuko gainazala handiagoa duten beste batzurekin konparaketak eginez.
- Xare, ski, beldar, eta abarren erabilera arrazoitu.
- Presio kontzeptua matematikoki expresatu.
- Nazioarteko Sistemako presio-unitateak atera.
- Presioa, indarra, gainazala hitzak erabiltzen diren ariketa eta problema praktikoak egin.
19. Helburua- Gasek egindako presioa experimentu bidez aztertu.
- Egurats-presioaren egiaztapena. Egiteko dispositiboak asmatu. (Aspektu kualitatiboa).
- Torricelli-ren experientzia aztertu. Berorretaz kontaktuko irakurketak.
- Barometroak erabili eta egurats-presioa erabaki. (Aspektu kuantitatiboa).
- Manometro bat eraiki eta zenbait neurketa egin, bere funtzionamendua egiaztatuz.
20. Helburua
- Aurrez eraikitako manometroak erabiliz, likidoetan dagoen presioa egiaztatu.
- Likido baten presioan eskuhartzen duten aldagaiak experimentu bidez aztertu (sakonera eta dentsitatea).
- Hidrostatikaren funtsezko printzipioa agertu.